XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gelatzean arto-esnea egosten zegoen bitartean, ganbela bete gaztain, azokara zeramazkitenak aukeratzean baztartu zituzten ondakin maxkarretan bilduek astoari ematea, soinkurutza bigungarri ta osterontzeko petralak, eta auen gaiñean zama jartzea baiño etzuen egin mutil sasoikoak.

Sukalderatu zenerako, apatza bete maieratua zeukan lurrun bizi-bizian.

Esku arpegiek ongi garbitu, alkandora txuria, ez astegun, ez jaiegun, oi zituenezko galtzak, eta bruxa pinttarraxka soiñean jantzi zituenerako, apar loditua zegoen janari sendoa.

Jesus batean irentsi, ta bideari eltzeko prest zeuden ama-semeak.

Etzuten goiz-giro argia.

Gaztelaizeak sorkaldera bilduez zaroen laiño matasa lodiak galerazten bai ziotzen aitu bide zen illargi laurdenkiari, ta moltso bakoitzaren egaletan margo gorrixtaz uztai meea baiño etzen nabari, edo-ta, iñoiz-bein, izarren aldaerak uzten zituzten ixuski antzo, txingar zirrarak goi zabaldian.

Argi bearra zuten beraz etxetik bide zabalera jetxiko baziren, eta bear orregatik lasto itxuta batzuek zurriñetik jetxi zituen Joxamingok, piztu ta auen su-argitara joan zitezen.

Erroxa, arrautz otartxoa besoetan arturik, gaztaz beteriko saskia astoari leengo zamaren geigarri ipiñi, ta mutillak lasto-itxuta aldiro ara-ona, piztu itzalika zuela, ontan artu zuten etxetiko irteera bidazti goiztarrak.

Bidealdi motxean, baiñan mendi egalak beera bidatxidor estu ta urria zuten oin-bide.

An-emen arte-ondo illun bakartiek albora utziaz, eta auen ostape itxiek illunagotzen ziotelarik, errekatxo attalaren erara zijoan burdi-bide sakona artu zuten geroxeago.

Sakon bezin loitsua alabearrez.

Astoak oiñarte bakoitzeko jaurtitzen ziotzen zipriztiñak (...).